Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2211

IRAGARKIA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zenbait itzulketa-prozeduraren hasiera jakinarazten baita (Kontratazio-konpromisodun prestakuntzaren 2018ko deialdia).

2020ko otsailaren 21ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak zenbait erabaki hartu zituen, espediente-zenbaki hauek dituzten dirulaguntzak itzultzeko prozedurari hasiera emateko: 2018/SUBAF/007716, 2018/SUBAF/007717, 2018/SUBAF/007718, 2018/SUBAF/007719 eta 2018/SUBAF/007721. Dirulaguntza horiek Lanbideko zuzendari nagusiak 2018ko azaroaren 7an emandako Ebazpenaren bidez onartu ziren, langabeei zuzendutako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2018ko deialdian, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2018-06-20ko EHAA).

Ezinezkoa izan da itzulketa-prozedura hasteko erabakiak aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunari itzulketa-prozedurari hasiera emateko erabaki hauek jakinarazten zaizkio, eta ohartarazi 10 egun balioduneko epea duela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkezteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da eta horretarako ebazpena emango da arau horren 21. artikuluan adierazitako moduan.

Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela zerrendatzen diren espedienteetan itzulketa-prozedurari hasiera emateko erabakien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala