Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2020ko ekainaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2205

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 600/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 600/2019.

Gaia: neurriak aldatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Elizabeth Vertiz Mallotti.

Judizio horretan epaia eman da 2020-02-6an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

EPAITZA

Baiesten da González Belmonte epaitegietako prokuradoreak Ainhoa Corcueta Cruz andrearen izenean eta haren ordezkari gisa Humberto Francisco Fernandez Mendoza jaunaren kontra aurkeztu duen demanda; horrenbestez, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 637/2011 zenbakidun prozeduran 2012ko uztailaren 12an eman zen 101/2012 epaian ezarri ziren neurriak aldatzen dira:

1.– XXXXX eta XXXXX alaba adingabeen zaintza eta jagoletza Ainhoa Corcuera Cruz andreari esleitzea. Guraso-ahalaren titularitatea bi gurasoek partekatzen dute, baina guraso-ahalaz baliatu ahal izatea amari esleitzen zaio esklusiboki.

2.– Indarrik gabe uzten da aitaren alde ezarritako bisita, egonaldi eta komunikazioen erregimena. Haren ordez, aitaren eta XXXXX eta XXXXX alaba adingabeen artean ez da bisiten erregimen bat ezarriko. Aitak seme-alabekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.

Ebazpen honetan ezartzen ez den guztian, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 2012ko martxoaren 30eko epaian ezarri ziren neurriak aplikatuko dira. Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu zen 637/2011 prozeduran eman zen epai hori.

Humberto Francisco Fernandez Mendoza demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2020ko otsailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala