Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2020ko ekainaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2158

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 709/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 709/2019 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-03-13an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auzi-ihesean den Ivan Lopez Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Ebazpen hau aurkaratzeko aipatu den epea beste hogei egun baliodun luzatuko da; izan ere, kasu honetan aplikatzekoa da Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honetan ezarritako epeak etenda daude, auzia ez baita urgentea.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2020ko maiatzaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala