Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2020ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2073

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1067/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1067/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan epaia eman da. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

37/2020 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: 2020-01-28.

Demandatzailea: Alquileres Rubel SL

Abokatua: Julen Sopelana Gordo jauna.

Prokuradorea.

Demandatua: Oier Duran Calleja.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

Ikusi dira 1067/2019 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, «Alquileres Rubel, S.L.» sozietateak eskatuta, Sopelana letraduak lagunduta, auzi-ihesean den Oier Durán Calleja jaunaren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda. «Alquileres Rubel, S.L.» sozietateak jarri du demanda hori, Sopelana letraduak lagunduta, auzi-ihesean den Oier Durán Calleja jaunaren aurka. Horrenbestez, Oier Durán Calleja jauna kondenatzen dut 56,72 euro ordaintzera «Alquileres Rubel, S.L.» sozietateari, baita 2019ko urriaren 3tik zenbatekoa osorik ordaindu arte sortzen diren legezko interesak ordaintzera ere, PZLren 576. artikuluan ezartzen diren interesen kalterik gabe.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Oier Duran Calleja demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala