Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2020ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2072

EDIKTUA, 1088/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1088/2018 prozedura arrunta.

Nik, Yolanda Mendía Rodríguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2019ko maiatzaren 30ean. Hona hemen goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 1088/2018 judizio arruntaren autoak, gauza erkidearen zatitzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaizkidan. Sánchez prokuradoreak egin zuen eskaera, Gloria Rodríguez Garoz ordezkatuz, zeina García letraduak lagundua baita, José M.ª Fernández de Matauco Caroren aurka; azken hori auzi-ihesean da.

EPAITZA

Baiesten dut gauza erkidearen zatitzeari buruz epaitegi honetan bideratu den judizio arruntaren demanda, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaidan. Sánchez prokuradoreak egin zuen eskaera, Gloria Rodríguez Garoz ordezkatuz, zeina García letraduak lagundua baita, José M.ª Fernández de Matauco Caroren aurka; azken hori auzi-ihesean da. Horrenbestez,

1.– Amaitutzat ematen dut alderdien artean egon den jabekidetasuna, erregistroko finka honen gainean: Gasteiz, 3A, 9954. zk., Gasteizko 4. jabetza-erregistroan inskribatuta dagoena. Etxebizitza Gasteizen dago Heraclio Alfaro kaleko 2. zenbakian (1. solairua A atea, eskuina-eskuina).

2.– Aipatutako higiezina zatitzeko agintzen dut, Kode Zibilaren 404. artikulua betez adostasunik lortzen ez bada. Enkante publikoan salmenta egingo da, kanpoko lizitatzaileek parte hartuta eta enkantetik eskuratutako produktua banatuta jabekideen artean, beren kuoten hainbatekoan, gauza komuna zatiezina denez gero.

Demandatua berariaz kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Jose Maria Fernandez de Matauco Caro demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik hasita.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala