Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2020ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2068

EDIKTUA, 840/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 840/2019 prozedura arrunta.

Gaia: prozedura arrunta.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria del Carmen Coello Lopez.

Judizio horretan epaia eman da 2020-01-24an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Coello prokuradoreak, Valentina Potrimba andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Ion Barba jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, XXXXX adingabearen guraso-ahal kentzen zaio Ion Barba aitari eta, ondorioz, guraso-ahala soilik izango du Valentina Potrimba amak, adingabearen jagoletza duenak. Dibortzioaren epaian ezarri zen mantenu-pentsioa eman zen bezala beteko da.

Ion Barba demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2020ko urtarrilaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala