
102. zk., 2020ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2064
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 21ekoa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2020. urteko probetarako aztertzaileak, tutore bat eta lurralde-arduradun bat.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez, HEOCean zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta aipatu Aginduaren 5. artikuluaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2019ko azaroaren 13ko eta 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.
Jarraian, 2020ko otsailaren 4ko Ebazpenaren bidez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, jarraipen-batzordeetako kideak, epaimahaietakoak eta lurralde-batzordeetakoak, tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorretako lanei ekin ziezaieten.
Halaber, 2020ko otsailaren 5eko Ebazpenaren bidez, 2020. urteko probetarako aztertzaileak izendatu zituen.
Ikusita nolako aurreikuspenak egin diren 2020ko deialdietan parte hartzeko matrikulatu daitezkeen pertsonen kopuruaren arloan, aztertzaile gehiago, tutore bat eta lurralde-arduradun bat gehiago beharko dira, 2016ko azaroaren 23ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2020an egingo diren HABEren deialdiak gauzatzeko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako mailak egiaztatzeko 2020an izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko.
Deialdi horietan matrikulatuen kopuruak egindako aurreikuspenak gaindituko balitu, HABEren zuzendari nagusiak zenbait aztertzaile mailaz alda litzake, beharrei egoki erantzun ahal izateko.
Bigarrena.– Asis Iriondo Aperribai 2020ko deialdietarako B2 mailako tutore izendatzea.
Hirugarrena.– Asis Iriondo Aperribai 2020ko deialdietarako Bizkaiko lurralde-arduradun izendatzea.
Laugarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakiokeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia, 2020ko maiatzaren 21a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
ERANSKINA
B1 maila
Aztertzailea:
Esnaola Aldanondo, Iratxe
Valero Oruezabal, Oihane
B2 maila
Aztertzailea:
Alberdi Urzelai, Miren
Elizalde Isasa, Olaia
Lasagabaster Alvarez, Ainhoa
Sanchez Fernandez, Marta
C1 maila
Aztertzailea:
Zarain Elorriaga, Pili
C2 maila
Aztertzailea:
Zalbidea Olabarri, Uxue
RSS