Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2020ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2062

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Imanol Telleria Herrera jaunak gainditu egin duela 2019ko uztailaren 16ko ebazpenak (2019ko abuztuaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Politika eta Admnistrazio Zientzia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Imanol Telleria Herrera jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***8128**. Kodea: AGC8L1-D00110-11. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Saila: Politika eta Administrazio Zientzia. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Analisi Politikarako Oinarriak» eta «Ekintza Politikoa eta Interes Taldeak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko maiatzaren 11.

Errektorea.
E (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala