101. zk., 2020ko maiatzaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2060
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 987/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 987/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-kopuru baten erreklamazioa.
Demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan epaia eman da. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
91/20 EPAIA
Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hogeiko martxoaren hamabia.
Demandatzailea: Mtm Investments Partners 2020, S.L.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Daniel Ivan Borisov.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.
Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 987/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, «Mtm Investments Partners 2020, S.L.» sozietateak eskatu du, auzi-ihesean den Daniel Iván Borisoven aurka.
EPAITZA
Ezesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Daniel Iván Borisoven aurka «Mtm Investments Partners 2020, S.L.» sozietateak jarria, eta, ondorioz, demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, 2020-03-12ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.