Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2020ko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2039

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia, aparteko dirulaguntzetarako deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzekoa; dirulaguntza horien hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki, haien jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko maiatzaren 20ko bileran erabaki du aparteko dirulaguntzetarako deialdira bideratutako baliabide ekonomikoak handitzea; dirulaguntza horien hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki, haien jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta. Bada, bat etorriz maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoarekin, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Azaldutakoa dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko maiatzaren 20ko bileran hartutako Erabakia argitaratzea, aparteko dirulaguntzetarako deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzekoa; dirulaguntza horien hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki, haien jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. Ebazpen honen eranskin gisa ageri da.

Bigarrena.– Jakinaraztea onartzen denetik aurrera izango dituela ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena.– Jakinaraztea ezen, argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, APARTEKO DIRULAGUNTZETARAKO DEIALDIA FINANTZATZERA BIDERATUTAKO BALIABIDE EKONOMIKOAK HANDITZEKOA; DIRULAGUNTZA HORIEN HARTZAILEAK NORBERAREN KONTURAKO LANGILEAK EDO LANGILE AUTONOMOAK IZANGO DIRA, ZEHAZKI, HAIEN JARDUERAK ETENDA DITUZTENAK COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN-KRISIALDIA KUDEATZEKO DEKLARATUTAKO ALARMA-EGOERA DELA ETA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez (2020ko apirilaren 15eko EHAA, 71. zk.), argitara eman zen norberaren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako aparteko dirulaguntzen deialdia, zehazki, haien jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta. Deialdi hori erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen. Deialdi honen babesean emango diren laguntzak finantzatzeko, 3.000.000 euro bideratu dira.

Deialdian aurreikusten da zenbateko hori handitu ahal izango dela baldin eta, indarreko legeriaren arabera, aurrekontu-aldaketak onartzen badira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Halakorik gertatuz gero, horren berri eman beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bat argitaratuta.

Deialdia argitaratu zenetik igaro den denbora-tarte laburrean jasotako eskaera-kopuruak nabarmen gainditu ditu aurreikusitako muntak, eta horrek agerian utzi du langile autonomoentzako laguntza nabarmen areagotu beharra, zehazki, haien jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta.

Eusko Jaurlaritzaren asmoa da beharrizan horri erantzutea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez, eta behar den laguntza ematea langile autonomoen jarduerari eusten laguntzeko, laguntza-programa hori ekonomikoki indartuz, ahalik eta eskaera gehienei estaldura emateko.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2020ko maiatzaren 20ko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartutako aparteko dirulaguntzen deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzea, hain zuzen ere, 13.000.000 euro, «COVID-19ak eragindako krisiaren aurkako neurriak» 12291 Programaren 2020rako ordainketa-kredituaren kargura; dirulaguntza horien hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki, haien jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

Ondorioz, 16.000.000 eurokoa da aipatutako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituaren zenbateko osoa.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana