Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2020ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2027

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 20koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuan arautzen den enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programaren deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko argitaratzen den Agindua.

Martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuak, zeinak COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020rako programa garatzen baitu, talde horientzat finantzaketa-lerroa ezartzen du, gehienez 500 milioi euroko zuzkidurarekin, zirkulatzaileari dagokionez euren beharrizanak betetzeko eta egitura-gastuak estaltzeko.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2020ko apirilaren 1eko Aginduaren bidez argitaratzen da martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuan arautzen den enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programaren deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko dena.

Ondoren, maiatzaren 19ko 67/2020 Dekretuaren bidez, martxoaren 31ko 50/2020 Dekretua aldatu da, haren babesean emandako finantzaketa-eragiketen bolumena handitzeko.

Beraz, martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuaren 7. eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta maiatzaren 19ko 67/2020 Dekretuak aldatutako idazkeraren arabera, egoki da erabilgarri dauden baliabideen guztizko zenbatekoa aldatzea. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2020ko apirilaren 1eko Aginduaren 1. artikuluaren bigarren paragrafoa aldatu da (agindu haren bidez argitaratzen da martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuan arautzen den enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programaren deialdia, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko dena). Honela geratzen da:

«Finantza-erakunde laguntzaileek 1.000 milioi euroko maileguak emango dituzte. Deialdian, gutxienez 30 milioi euroko zenbatekoa bermatuko da, eta eskari nahikoa egonez gero, 150 milioi eurora handitu ahal izango da zenbateko hori, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.»

Bigarren artikulua.– Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2020ko apirilaren 1eko Aginduaren II. eranskina aldatu da, eta agindu honen eranskinak ordeztu du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 20a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

II. ERANSKINA
FINANTZA-ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Bankuak:

– Kutxabank S.A.

– Banco Sabadell S.A.

– Bankinter S.A.

– Banco Santander S.A.

– Bankoa S.A.

– BBVA S.A.

– Caixabank S.A.

– Abanca S.A.

– Arquia Bank S.A.

– Fiare Banca Etica

– Bankia S.A.

Kreditu-kooperatibak:

– Laboral Kutxa K.K.

– Caja Rural de Navarra K.K.

Finantzen Euskal Institutua.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana