Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2020ko maiatzaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2021

65/2020 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren arabera, apirilaren 11ko 71/2017 Dekretua aldatzen da, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. Sail horren egitura organiko eta funtzionalean egindako aldaketen artean, Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzaren izen-aldaketa dago; izan ere, aurrerantzean, izen hau izango du: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko maiatzaren 19an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xabier Patxi Arrieta Goiri jauna kentzea Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendari kargutik, Administrazioan beste kargu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko maiatzaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana