Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2020ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1980

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 13koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2019ko uztailaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko laguntzak iragartzen eta ezartzen ziren).

Aipatutako aginduaren 10.4 artikuluan ezarritako betekizuna betetzeko (betekizun hori agindu horretan oinarrituta onartutako dirulaguntzen publikotasun-printzipioaren ondorio baita), honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2019ko uztailaren 2ko Aginduaren babespean onartutako dirulaguntzen zerrenda. Bertan adieraziko dira espediente-zenbakia eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean azaltzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 13a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala