91. zk., 2020ko maiatzaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1977
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 13koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2019ko ekainaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, gizarte-ekonomiako enpresetan langileen benetako parte-hartzea bultzatzeko dirulaguntzak iragartzen eta arautzen dira).
Aipatutako aginduaren 17.4 artikuluan ezarritako betekizuna betetzeko (betekizun hori agindu horretan oinarrituta onartutako dirulaguntzen publikotasun-printzipioaren ondorio baita), honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren babespean onartutako dirulaguntzen zerrenda. Bertan adieraziko dira espediente-zenbakia eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 13a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.