Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2020ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1976

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 13koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2019ko maiatzaren 28ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, gizarte ekonomiako prestakuntzarako dirulaguntzak arautzen dira).

Aipatutako aginduaren 13.4 artikuluan ezarritako betekizuna betetzeko (betekizun hori agindu horretan oinarrituta onartutako dirulaguntzen publikotasun-printzipioaren ondorio baita), honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2019ko maiatzaren 28ko Aginduaren babespean onartutako dirulaguntzen zerrenda. Bertan adieraziko dira eskabidearen espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean azaltzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2020 maiatzaren 13a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala