Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2020ko maiatzaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1975

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 13koa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak zedarritzen dituen mailak egiaztatzeko, Zuzendaritza Nagusi honen 2019ko azaroaren 13ko eta azaroaren 18ko Ebazpenen bidez, nola 2020ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bitartez, 2020. urterako abian jarri, eta 2020ko martxoaren 16ko ebazpenez atzeratutako egiaztatze-prozedurak berrabiatzeko, eta matrikulaldia zabaltzeko epeak zedarrituz, ematen dena.

Zuzendaritza Nagusi honek, izenburuan aipatutako Ebazpenen bitartez, 2019-2020 ikasturtean Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak zedarritzen dituen mailak ebaluazio jarraituaren harian egiaztatzeko jarraibideak ezarri, eta halaber, 2020ko azterketa-deialdiak egin zituen, bai euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutakoak, eta baita Euskal Etxeetako ikasleei nola egiaztatze-deialdi irekitakoei zuzendutakoak ere.

Deialdiotan ezarritako epeen barruan, aipatutako egiaztatzegintza-prozedurari eta deialdi horietako bakoitzari dagokion egutegia argitaratu zuen HABEk www.habe.euskadi.eus webgunean.

Hala ere, deialdi bakoitzeko egutegia argitaratuta egon arren, kontuan izanik, batetik, Euskadiko Herri Babeseko Plana Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi aktibatu dela, Euskal Autonomia Erkidegokoan adierazitako osasun-larrialdiaren ondorioz, eta, bestetik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez adierazitako alarma-egoera dela-eta, biak Covid-19 birusak eragindako osasun-arloko krisi-egoera kudeatzeko, zuzendaritza honek 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenez ebatzi zuen azterketa-deialdietan matrikulak egiteko epealdia eta 2019ko azaroaren 13ko ebazpenez A1, A2 eta B1 mailetarako programatutako ebaluazio jarraituaren hariko jarduera guztiak atzeratzea. Aldi berean, baliagarritasuna aitortu zitzaien deialdi bakoitzari dagozkion oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebaluaziogintza eta egiaztatzegintzaren prozeduretan parte hartu ahal izatearren ordura arte burututako prozesuetan egindako jarduera guztiei. Halaber, 2020ko martxoaren 31ko Ebazpenez, zuzendaritza nagusi honek aurrez aurreko jarduna etenik zegoen bitarterako jarraibideak onartu zituen.

Egun, atzerapena eragin zuten arrazoiak aldatu egin dira. Horregatik, HEOCean zedarrituriko euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko, bidezkoa da zuzendaritza nagusi honek 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenez eten zituen prozedurak berrabiatzea, HABEk deituta dituen prozesuen antolamendurako baldintzak, osasun-esparruko agintariek zehaztutako prebentzio-neurrietara egokituz.

Horregatik, deialdiotako egutegia aldatzeaz gainera, prebentzio-neurri egoki eta zehatzak ezarri behar dira, osasun-agintariek xedatutako jarraibideen baitan. Berariazko baldintzak betetzen dituzten azterketa-lekuak aukeratu behar dira deialdiotara aurkezten diren azterketarien kopurua era osasungarrian kudeatzeko. Beraz, ezinbestekoa izango da deialdiotan lurraldeka antolatu ohi diren idazmen-probok azterketa-leku bakar batera bilduz antolatzea.

Bestetik, atzeratu diren egiaztatze-prozedura horiek 2020ko udazkenerako programatuta dauden egiaztatze-prozeduren egutegiaren gainera ez etortzeko, ezinbestekoa da euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan gauzatutako zenbait jarduerari egiaztatze-balioa aitortzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, bere 52. artikuluan administrazio-prozeduran gauzatutako jarduerak konbalidatzeko aurreikusten duen aukeraren babesean, betiere egiaztatze-prozedurak beharrezkoa duen kanpoko ebaluazioaren oinarria duela bermatuz.

Horrenbestez, adierazitakoarekin bat etorriz, eta aipagai dugun eremu honetan indarrean dauden xedapenek eskaintzen dizkidaten eskumenen babesean,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzendaritza nagusi honen 2019ko azaroaren 13ko eta 18ko Ebazpenen bidez, nola 2020ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bitartez, deitutako egiaztatze-prozedurak, deialdion oinarrietan jasotakoaren arabera berrabiatzea, ikasle bakoitza deialdiotako bakar batean matrikula daitekeelarik, eta horretarako, ondoren zehazten diren matrikulazio-epeak irekitzea:

– 2020ko lehen deialdi irekia. Gaitasun-maila: C1. Matrikula egiteko epea: 2020ko maiatzaren 18tik 24ra.

– 2020ko lehen deialdia, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutakoa. Gaitasun-mailak: B2, C1 eta C2. Matrikula egiteko epea: 2020ko maiatzaren 25etik 31ra.

– Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako deialdia. Gaitasun-mailak: B1, B2 eta C1. Matrikula egiteko epea: 2020ko maiatzaren 25etik 31ra.

Bigarrena.– 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenaren babesean, A1, A2 eta B1 mailetarako programatutako ebaluazio jarraituaren hariko jarduera guztiak berrabiatzea, betiere zuzendaritza nagusi honen 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenez atzeratu ziren ebaluazio-jarduerak 2020ko martxoaren 31ko HABEren zuzendariaren Ebazpenaren bitartez emandako jarraibideak kontuan hartuta, epealdi honetan gai diren ikasleen agirion eragin-data 2020ko hirugarren garaikoa izango delarik.

Hirugarrena.– 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenean azterketa-deialdietarako onartutako 9.3 oinarrian aurreikusitako deialdion antolaketa (II eranskina), prebentzio-neurriek horrela agintzen dutenean, baldintzok betetzen dituen kokapen bakar batera biltzea.

Laugarrena.– Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako deialdiaren egiaztatze-jarduera guztiak era telematikoan antolatuko dira.

Bosgarrena.– HABEren web-orrian 2019ko azaroaren 13ko eta 18ko zein 2020ko otsailaren 27ko Ebazpenen bidez egindako deialdietarako eta ebaluazio jarraituaren hariko prozesuetarako argitaratutako egutegiak aldatzea, ebazpen honekin batera, www.habe.euskadi.eus atarian argitaratzen diren egutegietan aditzera ematen diren data eta azterketarako toki berrien arabera.

Deialdi bakoitzaren 5. oinarrian aurreikusitako aukerari jarraikiz, HABEk eskubidea izango du egutegiotan adierazitako datak aldatzeko, egiaztatze-deialdi hauen kudeaketan sor daitezkeen gorabeherak direla eta; betiere, matrikulazio-epeak bere horretan mantenduz.

Seigarrena.– Euskaltegietako ikasleei 2019ko azaroaren 13ko Ebazpeneko I. eranskinaren 7. oinarrian eta II. eranskinaren 4.b eta 9.3 oinarrietan aurreikusitako entzumen-, irakurmen-, eta mintzamen-probak, trebetasun horiek euskaltegietan ebaluatzeko 2020ko martxoaren 13rako egin ziren jarduerengatik konbalidatzea, ebaluazio-jarduera horiek, HABEren zuzendari nagusiaren, 2019ko irailaren 27ko 2019/2 jardunbidea eman eta, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko irailaren 13ko Ebazpenean xedatutakoaren gaineko akats-zuzenketa egiten duenak xedatutakoaren baitan, lekukoa izan, eta ikasleak gainditu baditu. Bi baldintza hauek betekizun direnean, Ebazpen hau argitaratu egunetik hamar eguneko epea izango dute euskaltegiek ikasleon trebetasun horiek ebaluatu, eta HABEren Q87 aplikaziora igotzeko.

Zazpigarrena.– 2020ko martxoaren 31ko Ebazpenaren 5 puntuaren arabera, euskaltegietan ikastaro berrietan matrikulatutako ikasleen ebaluazio jarraituaren hariko jarduerak eta hauen lekukoak HABEren zuzendariak onartutako ikastaroon ezaugarrien baitan balioetsiko dira, betiere, helburu-maila iristen badute eta jardueraren gutxienekoak bete, 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenaren I. eranskinaren 4. oinarriari jarraituz.

Zortzigarrena.– Deialdiok era osasungarrian kudeatzeko, eta bereziki osasun-agintariek xedatutako neurriak jarri, bete eta bete arazteko, Prebentzio-batzorde jakina antolatzea. Batzorde honen osaketa izango da: HABEren ordezkaria, batzordeburu lanetan, Eusko Jaurlaritzaren Prebentzio- eta Osasun-zerbitzuetako ordezkari bana, BECeko ordezkaria eta Bizkaiko garraio-zerbitzuen ordezkaria.

Bederatzigarrena.– Deialdiotan matrikulatzen den ikasle orok derrigor bete beharko ditu osasun-agintariok deialdi hauen kudeaketa osasungarrirako ezarritako baldintzak, eta ondorioz, eskura izan beharko dituzte norberaren higienerako eskatzen diren babestailuak.

Hamargarrena.– Interesdunei jakinaraztea, administrazio-prozedura agortzen ez duen Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo hilabeteko epean.

Donostia, 2020ko maiatzaren 13a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala