Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2020ko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1898

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko apirilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitaratzeko dena; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 8ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitara ematen baita; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta). Ebazpena 2020ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 71. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

– Euskarazko bertsioan, 6.2.b) artikuluan, 2020/1852 (14/5) orrialdean, hau esaten duen lekuan:

«Negoziorako lokala alokatzeko gastuak.»

Hau esan behar du:

«Negoziorako lokalako alokairu-kontratua.»

– Euskarazko bertsioan, 9.1 artikuluan, 2020/1852 (14/6) orrialdean, hau esaten duen lekuan:

«Laguntzen onuradunek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, denak batera, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen:»

Hau esan behar du:

«Laguntzen onuradunek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, denak batera, 2021eko urtarrilaren 29a arte:»

– 2020/1852 (14/10) orrialdetik 2020/1852 (14/14) orrialdera, eranskinean, eskabide-inprimaki hau jasotzen da: «Aparteko laguntzak jasotzeko eskabidea; laguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak eta langile autonomoak izango dira, zehazki jarduera etenda dutenak Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta». Bada, hainbat alderdi zuzentzen dira inprimakiaren 2., 8. eta 9. ataletan.

Ulergarriagoa izateko, eranskineko inprimaki osoa ordezkatzen da Ebazpen honi erantsita datorrenarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala