Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2020ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEZOKO UDALA
1884

ANUNCIO, Lezoko Zaraten Ekintza Plana behin betiko onartu dela jakinarazteko dena.

EAEko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 19. artikuluan adierazten dena betez, Udalak jendaurrean jarri zuen «Lezoko soinu-ingurua hobetzeko plana» dokumentua, hilabetez, bai EHAAn eta GAOn, bai eta Lezoko web-orrian ere, 2019ko ekainaren 28tik 2019ko uztailaren 28ra bitarte.

Epe barruan aurkeztutako alegazioei emandako erantzuna jasotzen duen txostena osatu da orain. Emandako erantzunek ez dute aldaketa esanguratsurik eragin Zaratari buruzko Ekintza Planaren dokumentuan.

Bestalde, EAEko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikuluan jasotzen dena betez, udalerrian zarata eragiten duten azpiegituren kudeatzaileei eskatu zaie egoki deritzeten alderdiei buruzko txosten bat egitea, aipatu dekretuan jasotako eskumenen araberakoa, horiek kontuan eduki ahal izateko Ekintza Planaren behin-behineko onarpenean. Zehazki, kontsulta egin zaie erakunde hauei: Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentua, Pasaiako Portu Agintaritza eta ADIF.

Erakundeek 30 egun balioduneko epea izan dute erantzuteko, eta ez da erantzunik jaso.

Udalbatzarrak, 2020-02-05ean egindako ohiko bilkuran, hau ebatzi du:

1.º.– Herritarrek jarritako alegazioei erantzuteko txostena onartzea.

2.º.– «Lezoko soinu-ingurua hobetzeko plana» onartzea.

EAEko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikuluan adierazten dena betez, onarpenaren erabakia argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagozkion lurralde historikoetako aldizkarietan.

Bai alegazioei erantzuteko txostena bai Lezoko soinu-ingurua hobetzeko behin betiko plana Lezoko Udaleko web-orrian kontsulta daitezke.

Lezo, 2020ko otsailaren 21a.

Alkatea,

JESUS MARIA MARTIARENA JACA.


Azterketa dokumentala