Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2020ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1881

HUTS-ZUZENKETA, 2020ko otsailaren 25eko Hezkuntzako sailburuaren Aginduarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko 2019-2020ko ikasturteko dirulaguntzetarako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 25eko Aginduaren testuan (2020ko martxoaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 48. zk.). Agindu horren bidez, dirulaguntzetarako deialdi bat egiten da 2019-2020 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzendua, ekipamendua erosi edo errentan har dezaten. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2020/1469 (17/3) orrialdean, 4. artikuluaren 3. puntuan,

honela dio:

«3.– Dirulaguntza bakoitzaren banakako zenbatekoa zehazteko, artikulu honen 1. apartatuan adierazitako zuzkidura proportzionalki banatuko da 2. apartatuan adierazitako eskabideen artean, 8. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatu eta lortu duten puntuazioaren arabera; ematen den azken zenbateko horrek ezin izango du gainditu eskatutako zenbatekoa.»

Baina honela esan behar du:

«3.– Dirulaguntza bakoitzaren banakako zenbatekoa zehazteko, artikulu honen 1. apartatuan adierazitako zuzkidura proportzionalki banatuko da 2. apartatuan adierazitako eskabideen artean, 9. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatu eta lortu duten puntuazioaren arabera; ematen den azken zenbateko horrek ezin izango du gainditu eskatutako zenbatekoa.»

2020/1469 (17/4) orrialdean, 6. artikuluaren 3. puntuan,

Honela dio:

«3.– Eskabideak bide elektronikoz nola izapidetu, erantsi beharreko dokumentazio-ereduak eta deialdi honi lotutako gainerako izapideak honako helbide elektroniko honetan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/fp_ekipamendua/web01-tramite/es/»

Baina honela esan behar du:

«3.– Eskabideak bide elektronikoz nola izapidetu, erantsi beharreko dokumentazio-ereduak eta deialdi honi lotutako gainerako izapideak honako helbide elektroniko honetan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/fp_ekipamendua/web01-tramite/eu/»


Azterketa dokumentala