Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2020ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1880

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren hutsak; ebazpen horren bidez, argitara ematen da laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2020rako deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenean (2019ko abenduaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 243. zk.). Ebazpen horren bidez, argitara ematen dira laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen 2020rako deialdia. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2019/5856 (23/3) orrialdean, bigarren puntuko (Diru-baliabideak) lehen apartatuko azken paragrafoa osatu egin behar, eta honela idatzita geratzen da:

«Baliabide horien bidez estaliko dira 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Aginduaren 11.a) artikuluan aurreikusitakoak izan ezik. Lehenago aipatutako 2020ko ordainketa-kreditutik, 100.000 euro 7. artikuluan aurreikusitako laguntzetara bideratuko dira, eta 50.000 euro, agindu horretako II. kapituluan aurreikusitako laguntzetara.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala