Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2020ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1876

AGINDUA, 2020ko apirilaren 13koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan eman beharreko zerbitzuak egokitzen dituena.

Apirilaren 10eko 487/2020 Errege Dekretuak alarma-egoeraren 15 eguneko luzapena aurreikusten du, Covid-19 pandemia kudeatzeko. Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretuan jasotako konfinamendu kualifikatuko irizpideak ez dira aplikatzen egoera berrian, Osasun Agintaritza Zentralaren zehaztapenekin bat etorriz.

Hala ere, Errege Dekretu horrek adierazten duen bezala, justizia alorreko zerbitzu publikoa emateko, beharrezkoa da zuzkidurak eta izapidetze-irizpideak arian-arian eta modu koordinatuan egokitzea Covid-19 pandemia kudeatzeko oraingo eta ondorengo faseetan.

Hala, Justizia Administrazioko funtsezko zerbitzuak ezartzen zituen Justiziako Estatu Idazkariaren 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenaren ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtsezko zerbitzuak ezartze aldera, 2020ko martxoaren 15eko Agindua eman nuen, gerora 2020ko martxoaren 24ko Aginduak aldatu zuena.

Halaber, agindu horiek garatzeko, Justizia Administrazioko zuzendariaren martxoaren 26ko eta 27ko Ebazpenak eman ziren.

Une honetan, apirilaren 10eko 487/2020 Errege Dekretua indarrean sartuta, Justiziako ministroaren 2020ko apirilaren 13ko Ebazpena onartuta, zeinaren bidez Justiziako zerbitzu publikoa apirilaren 10eko 487/2020 Errege Dekretura egokitzen den, eta ikusita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Covid-19 Jarraipen Batzordearen organo iraunkorrak apirilaren 7an egindako proposamena, dagokion egokitzapena egin behar da gure Erkidego Autonomoan Auzitegiko Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko langileek eman beharreko funtsezko zerbitzuak ezartze aldera.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioak zerbitzu publiko gisa behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, honako zerbitzu hauek eman beharko dira beti:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-administrazioko funtsezko zerbitzuei buruzko 2020ko martxoaren 15eko Aginduak (2020ko martxoaren 24ko Aginduak aldatua) ezarritako funtsezko zerbitzuak, bai eta agindu horiek garatzeko asmoz Justizia Administrazioko zuzendariaren 2020ko martxoaren 26ko eta 27ko Ebazpenetan ezarritakoak ere.

2.– Bulego judizial eta fiskaletan modu telematikoan aurkeztutako idazki guztiak erregistratzea eta organo eskudunei banatzea, epaitegi eta auzitegien funtzionamendu egokia ziurtatzeko; ondorio horietarako, abokatuei, prokuradoreei eta graduatu sozialei gomendatuko zaie idazkiak aurkeztean haztapen edo moderazio bat egitea, banaketa bideragarriagoa izan dadin.

3.– Funtsezko zerbitzuen kategorian sartzen ez diren prozedurak aurrera eramatea, eskura dauden baliabideek horretarako aukera ematen badute.

4.– Aurkeztutako heriotza eta jaiotzen inskripzio guztiak ahalik eta eperik laburrenean egitea, bai eta Erregistro Zibilaren prozedurak aurera eramatea ere, oinarrizko zerbitzuen kategorian sartu ez badira eta eskura dauden baliabideek horretarako aukera ematen badute.

Bigarrena.– Zerbitzu horiek modalitate hauetan emango dira:

Aurrez aurreko lana: agindu honen eranskinean jasotako langileek txandakako erregimenean lan egingo dute. Txandak Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko zuzendariordetzetako, bulego judizialetako eta bulego fiskaletako arduradunek ezarriko dituzte, bakoitzak bere eskumen-eremuan.

Erabateko prestasuna: lanpostura joan behar ez duten langileei dei egin dakieke funtsezko zerbitzuen inguruan sor daitekeen edozein zerbitzu edo gorabehera egiteko; horretarako, disponibilitate osoan egon behar dute, eta lanaldi osoan berehala aurkitzeko moduan.

Zerbitzua emateko modalitate horiek lanpostuari dagozkion ohiko funtzio guztiak bete behar dituzte, eskura dauden baliabideek ahalbidetzen duten neurrian, eta lehentasuna eman behar diete funtsezko zerbitzutzat jotzen diren zerbitzuei, hargatik eragotzi gabe terminoak eteteak eta prozesu-epeak bertan behera uzteak ezarritako mugak.

Hirugarrena.– Betebehar saihestezinagatik baimena duten langileei, Covid-19 kutsatzearekin larriagotu daitezkeen patologiak izateagatik edo 60 urte beteta izateagatik salbuespena eskatu dutenei, ezin izango zaie aurrez aurreko edo prestasuneko txandetan parte hartzera deitu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Justizia-zerbitzu publikoa emateko, pandemia kudeatzeko oraingo eta ondorengo faseetan, zuzkidurak eta izapidetze-irizpideak arian-arian eta modu koordinatuan egokitu behar dira. Beraz, arinagoa izan dadin, Justizia Administrazioko zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Nik emandako martxoaren 15eko eta 24ko aginduetan eta Justizia Administrazioko zuzendariaren martxoaren 26ko eta 27ko ebazpenetan ezarritako xedapenek indarrean jarraituko dute, agindu honetan xedatutakoaren aurkakoak ez diren alderdi guztietan.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu hau 2020ko apirilaren 15ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 13a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

ERANSKINA

Guardia-zerbitzuan dauden epaitegi eta fiskaltzek guardia-zerbitzua ematen duten langile guztiak izan beharko dituzte, zerbitzua behar bezala emateko.

I.– EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA.

– Gobernu idazkaritza.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Aretoak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario.

II.– ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA.

II.I.– Probintzia Auzitegia.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Atal bakoitzerako.

II.II.– Amurrioko Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

II.III.– Vitoria-Gasteizko Barrruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko Epaitegiak (merkataritza, familia, barneratzeak).

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, familia-epaitegia zaintzeko.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, gainerako epaitegiei arreta emateko.

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko edo Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario 1, mailegu-hartzailea pertsona fisikoa duten higiezinen berme errealak dituzten finantzaketa-kontratuetan sartutako baldintza orokorren gaineko banakako ekintzen arloan eskumen esklusiboak dituen Epaitegiari arreta emateko.

– Adingabeen Epaitegia eta Zigor-arloko Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Adingabeen Epaitegia eta Zigor-arloko Epaitegiak zaintzeko.

Txanda bakarra sortuko da Adingabeen Epaitegia eta Zigor-arloko Epaitegiak osatzen dituzten langileekin.

– Lan-arloko Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, epaitegi guztiei arreta emateko.

– Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, epaitegi guztiei arreta emateko.

– Emakumearen aurkako indarkerian espezializatutako Epaitegia.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario, gainerako Epaitegiei arreta emateko.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario.

Laguntza Judizialeko Kidegoko 3 funtzionario.

– Egikaritze Zerbitzu Erkidea.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Atal Zibilerako.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Zigor-arloko Atalerako.

– Erregistro Zibila.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario.

II.IV.– Bake-epaitegiak eta bake-epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak.

Funtzionario 1, organo bakoitzeko.

III.– BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA.

III.I.– Probintzia Auzitegia.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Atal bakoitzerako.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1, Atal guztietarako.

Bulego Komunaren funtzionario 1.

– Erregistro eta Banaketa Bulegoa.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

III.II.– Balmasedako Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

III.III.– Barakaldoko Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko Epaitegiak (merkataritza, familia, barneratzeak).

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario, Epaitegi guztiei arreta emateko.

– Emakumearen aurkako indarkerian espezializatutako Epaitegia.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

Honako hauek arduratuko dira gainerako epaitegiez:

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Epaitegi guztiei arreta emateko.

– Zigor-arloko Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario, Epaitegi guztiei arreta emateko.

– Servicio Común Procesal General.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

Laguntza Judizialeko Kidegoko 2 funtzionario.

– Egikaritze Zerbitzu Erkikdea.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Atal Zibilerako.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Zigor-arloko Atalerako.

– Erregistro Zibila.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

III.IV.– Bilboko Barruti Judiziala.

– Epaitegi Dekanoa.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, erregistratzeko eta banatzeko.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1.

– Lehen Auzialdiko Epaitegiak (merkataritza, familia, barneratzeak).

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, hiru familia-epaitegietako bakoitzeko.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 3 funtzionario, gainerako epaitegiei arreta emateko.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1, epaitegi guztiei arreta emateko.

Prozedura eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, mailegu-hartzailea pertsona fisikoa duten higiezinen berme errealak dituzten finantzaketa-kontratuetan sartutako baldintza orokorren gaineko banakako ekintzen arloan eskumen esklusiboak dituen epaitegi bakoitzeko.

– Adingabeen Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Epaitegi guztietarako.

– Espetxe Zaintzako Epaitegia.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Lan-arloko Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1.

– Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Epaitegi guztiei arreta emateko.

– Emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko edo Laguntza Judizialeko Kidegoko 3 funtzionario, bi epaitegiez arduratzeko.

– Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

Honako hauek arduratuko dira gainerako epaitegiez:

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 3 funtzionario.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1.

– Zigor-arloko Epaitegiak.

Epaitegi guztiei erantzungo diete:

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1.

Betearazpen-aginduak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario.

– Komunikazio eta Betearazpen Egintzen Zerbitzu Erkidea.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1.

– Erregistro Zibil Esklusiboa.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 4 funtzionario.

III.V.– Durangoko Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da, eta

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpenekoa.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

III.VI.– Gernikako Barruti Judiziala 2.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da, eta

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpenekoa.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

III.VII.– Getxoko Barruti Judiziala 2.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da, eta

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpenekoa.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

III.VIII.– Bake-epaitegiak eta Bake-epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak.

Funtzionari 1, organo bakoitzeko.

IV.– GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA.

IV.I.– Probintzia-auzitegia.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Atal bakoitzerako.

IV.II.– Azpeitiko Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

IV.III.– Bergarako barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da, eta

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpenekoa.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

IV.IV.– Donostiako Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko Epaitegiak (merkataritza, familia, barneratzeak).

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario, eEpaitegi guztiei arreta emateko.

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko edo Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario 1, mailegu-hartzailea pertsona fisikoa duten higiezinen berme errealak dituzten finantzaketa-kontratuetan sartutako baldintza orokorren gaineko banakako ekintzen arloan eskumen esklusiboak dituen Epaitegiari arreta emateko.

– Adingabeen Epaitegia eta Zigor-arloko Epaitegiak (Betearazpenak barne)

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Adingabeen Epaitegiari eta Zigor-arloko epaitegiei arreta emateko.

Txanda bakarra sortuko da da Adingabeen Epaitegia eta Zigor-arloko Epaitegiak osatzen dituzten langileekin.

– Lan-arloko Epaitegiak.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, epaitegi guztiei arreta emateko (astean bi egunetan joango da).

– Administrazioarekiko auzien Epaitegiak.

Funtzionarioak disponibilitate-egoeran geratzen dira.

– Emakumearen aurkako indarkerian espezializatutako Epaitegia.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

– Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza-zerbitzuarekin beteko dira.

Honako hauek arduratuko dira gainerako epaitegiez:

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1.

Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1 (astean bi egunetan joango da Probintzia Auzitegiaren egoitzara).

– Egikaritze Zerbitzu Erkidea.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Atal Zibilean (astean bi egunetan joango da).

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1, Zigor-arloko Atalean.

– Erregistro Zibila.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko 2 funtzionario.

IV.V.– Eibarko Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da, eta

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpenekoa

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

– Lan-arloko Epaitegia.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

IV.VI.– Irungo Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da, eta

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpenekoa.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

IV.VII.– Tolosako Barruti Judiziala.

– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da, eta

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

– Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpenekoa.

Zaintza Zerbitzuarekin beteko da.

IV.VIII.– Bake-epaitegiak eta Bake-epaitegietako Idazkaritzen Elkarteak.

Funtzionario 1, organo bakoitzeko.

V.– FISKALTZAK.

V.I.– Euskadiko Fiskaltza Nagusia.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko edo Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario 1.

V.II.– Arabako Fiskaltza.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko edo Laguntza Judizialeko Kidegoko 3 funtzionario.

V.III.– Bizkaiko Fiskaltza.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko edo Laguntza Judizialeko Kidegoko 10 funtzionario.

V.IV.– Gipuzkoako Fiskaltza.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko edo Laguntza Judizialeko Kidegoko 7 funtzionario.

VI.– AUZITEGIKO MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA.

VI.I.– Arabako Zuzendariordetza.

3 auzitegi-mediku.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

VI.II.– Bizkaiko Zuzendariordetza.

5 auzitegi-mediku.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.

VI.III.– Gipuzkoako Zuzendariordetza.

3 auzitegi-mediku.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko edo Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario 1.


Azterketa dokumentala