Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2020ko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1875

IRAGARKIA, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio Euskotreneko Ticketing Informazio Sistema Integratuaren mantenimendua kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente-zk.: P10028593.

b) Helburuaren deskribapena: Euskotreneko Ticketing Informazio Sistema Integratuaren mantenimendua.

c) Burutzapen/emate tokia: EAE.

d) Burutzapen epea: 2 urte, urtebeteko luzapen bat egiteko aukerarekin.

e) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitazioaren gehiengo aurrekontua 347.800,00 euro da, bi urterako, BEZik gabe, honela zatituta:

– Mantentze zuzentzailea: 56.400,00 euro/urtean, BEZik gabe. Eskainitako euro/hilabetea ale bakarreko prezioa esleituko da.

– Mantentze ebolutiboa eta asistentzia erabiltzaileei: 117.500,00 euro/urtean, BEZik gabe. Gehieneko prezioa euro/ordua: 47,00 euro/ordua, BEZik gabe. Eskainitako euro/ordua ale bakarreko prezioa esleituko da.

Kontratuaren balio zenbatetsia 521.700,00 eurokoa izango da, argitaratze-ondorioetarako, egon daitezkeen luzapenak sartuta (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena.

Covid-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, enpresa interesdunek adierazi dute ados daudela epeak ez etetearekin, eta, beraz, lehiaketa hau esleitu egiten da.

DXD Aplications & It Solutions, S.L.U. enpresari esleitzen zaio 330.410,00 euroko zenbateko zenbatetsiarekin, BEZik gabe, honela banatuta:

– Mantentze zuzentzailea: 4.465,00 euro/hilean (BEZik gabe).

– Mantentze ebolutiboa eta asistentzia erabiltzaileei: 44,65 euro/ordua (BEZik gabe), Hilero, egindako zerbitzuak fakturatuko dira, gehienez ere 2.500 ordu urtean.

Kontratuaren indarraldian ez dira prezioak berrikusiko, ezta kontratuaren balizko luzapenean ere.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2020ko apirilaren 14a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala