Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2020ko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1867

IRAGARKIA, 2020ko apirilaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretiko izapide-egintza batzuk (Ekintzaileei bultzatzeko 2019ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak epea eman du espediente batzuetan zenbait dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretiko entzuteko izapidea egiteko, Ekintzaileei bultzatzeko laguntzen deialdiaren 22. artikuluarekin bat etorriz (deialdi hura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabaki hura 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartu zuten –2019ko ekainaren 28ko EHAA).

Ezinezkoa izan da aipatutako izapide-egintzak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek 15 egun baliodun dituzte, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eskubidez komeni zaiena alega dezaten. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbidea Aktibatzeko Zuzendaritzara jo beharko dute (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz). Bestela, zuzenean alega dezakete edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bideren bat erabilita.

Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela iragarki honek aipatzen dituen izapide-egintzen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen, eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala