Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2020ko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1862

AGINDUA, 2020ko martxoaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Fundación Tecnalia Fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egitea, eta ezerezten baitira fundazio xurgatuaren erregistro-idazpenak.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren onarpena eskatzeko espedientea, hain zuzen, Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Fundación Tecnalia Fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egiteari buruzkoa, eta bat-egite hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzekoa. Honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko abenduaren 20an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean aipatutako xurgapen bidezko bat egiteko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honetan funtsezkotzat jo diren datuak eta dokumentuak aurkeztu dira, eta, erabakitako bat-egiteari dagokionez, bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 38. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 50. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hirugarrena.– Fundazio xurgatzaileak erabakitako patronatu-aldaketa dela-eta, honako lege-xedapen hauek bete dira: Autonomia Erkidegoko Fundazioaren ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 13. artikulua eta berarekin bat datozenak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 43. artikulua, eta kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, eta fundazioaren estatutuetako arau aldatuak, aplikagarriak direnak.

Aipatutako manuak eta oro har aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Fundación Tecnalia Fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egitea.

Bigarrena.– Agintzea inskriba dadila Fundación Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren (fundazio xurgatzailea) eta Fundación Tecnalia Fundazioaren (fundazio xurgatua) arteko xurgapen bidezko bat-egitearen eskritura, agindu honen datarekin, Bilboko notario Jaime Fernández Ostolazaren aurrean 2019ko abenduaren 20an egiletsitako eskriturarekin bat (protokolo-zenbakia: 1662).

Hirugarrena.– Fundazio xurgatzailearen estatutuak ez dira aldatzen, bi fundazioen xedeak antzekoak baitira.

Laugarrena.– Fundazio xurgatzailearen gobernu-organoak ez du inolako aldaketarik izango; beraz, gaur egun gobernu-organoa osatzen dutenek orain betetzen dituzten kargu berak beteko dituzte.

Bosgarrena.– Fundación Tecnalia Fundazioaren erregistro-idazpenak ezereztea.

Seigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala