Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2020ko apirilaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1851

52/2020 DEKRETUA, apirilaren 7koa, zeinaren bidez gizarte-interesekotzat aitortzen baita RAEP SL.

Zerbitzu Sozialei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen duenez, interes sozialekotzat deklaratu ahal izango dira zerbitzu sozialak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –arauz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, RAEP SLk aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak dioen bezala, RAEP SL sozietatea 1992an sortu zen. Sozietate horren helburu nagusia da Araban gaixotasun mentalagatik desgaitasuna duten pertsonen laneratze eta gizarteratze osoa lortzea, eta haren helburuak dira kalitatezko enplegu-aukera iraunkorrak sortzea gizartean, ekonomian eta ingurumenean, haien laneratzea eta gizarteratzea lortzeko bitarteko gisa.

Sozietate horren helburuak lortzeko, hainbat ekintza egiten dira, hala nola, profesional eta desgaitasunen bat duten langileen lan- eta gizarte-prestakuntzako programak sustatzea, gaixotasun mentalagatik, eta desgaitasuna duten pertsonak enplegu babestuko sistema batetik lan-merkatu arruntera bideratzea.

Haren estatutuetan jasotzen da irabazi-asmorik gabekoa dela. Enpleguko Ikastetxe Berezien Erregistroan inskribatuta dago.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela gutxienez 2014tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidego osoan. Batik bat Arabako Lurralde Historikoaren eremuan gauzatzen ditu bere jarduerak, nagusiki.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko apirilaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Aitortzea RAEP SL gizarte-interesekoa dela, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzen duelako.

2. artikulua.– RAEP SL sozietateari aitorpen honen berezko eskubideak aitortzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko apirilaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala