Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2020ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
1833

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua 2020ko apirilaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, gainazalak garbitzeko eta desinfektatzeko neurriak eta bestelako higiene-neurriak hartzen dituena SARS-CoV-2 (Covid-19) birusak eragindako pandemia dela eta.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitarazeko bidalitako testuan dauden akats edo omisio hutsak, testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen direnak eta dokumentuen esanahia aldatzen ez dutenak, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, organoak eskatuta, baldin eta horiek zuzentzea komenigarritzat jotzen bada nahasketarik gerta ez dadin.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osasuneko sailburuaren 2020ko apirilaren 2ko Aginduan (2020ko apirilaren 7ko EHAA, 68. zk.). Agindu horren bidez, SARS-CoV-2 (Covid-19) delakoak eragindako pandemia dela-eta, gainazalak garbitzeko eta desinfektatzeko neurriak eta beste neurri higieniko batzuk hartzen dira. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Xedapen-zatiaren laugarren puntuko, 4. paragrafoan 2020/1818 (5/3) orrialdean,

hau esaten da:

«4.– Halaber, Bioziden Erregistro Ofizialean erregistratutako desinfektatzaileak erabil daitezke, betiere araututa badaude Biozidak merkaturatzeko eta erabiltzeko Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 528/2012 Erregelamenduan.

Bereziki, Osasun Ministerioak argitaratutako produktu biruziden zerrendan bildutakoak erabildaitezke. Osasun Sailaren web-orrian aurki daiteke zerrenda: (https://www.euskadi.eus/materialinformativo-coronavirus/web01-a2korona/es/#tab_item8226)

Dokumentu tekniko horretan kontsultagai dago desinfektatzaile biruziden zerrenda, Osasun Ministerioak eskuragarri jarritako Bioziden Erregistro Ofizialetik eta Pestiziden Erregistro Ofizialetik aterata dagoena.»,

Baina hau esan behar du:

«4.– Halaber, Bioziden Erregistro Ofizialean erregistratutako desinfektatzaileak erabil daitezke, betiere araututa badaude Biozidak merkaturatzeko eta erabiltzeko Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 528/2012 Erregelamenduan.

Bereziki, Osasun Ministerioak argitaratutako produktu biruziden zerrendan bildutakoak erabil daitezke. Osasun Sailaren web-orrian aurki daiteke zerrenda.

Dokumentu tekniko horretan kontsultagai dago desinfektatzaile biruziden zerrenda, Osasun Ministerioak eskuragarri jarritako Bioziden Erregistro Ofizialetik eta Pestiziden Erregistro Ofizialetik aterata dagoena.»

Xedapen-zatiaren bosgarren puntuko, 1. paragrafoan, 2020/1818 (5/4) orrialdean,

hau esaten da:

«1.– Agindu honen aplikazio-eremuan sartzen diren tokiak garbitu eta desinfektatu beharko dira, bertan adierazten diren garbiketa- eta desinfekzio-alderdi orokorrei jarraituz, eta Osasun Sailak horretarako emandako eta bere web-orrian argitaratutako jarraibideen arabera:

Https://www.euskadi.eus/material-informativo-coronavirus/web01a2korona/es/#tab_item8226»

Baina hau esan behar du:

«1.– Agindu honen aplikazio-eremuan sartzen diren tokiak garbitu eta desinfektatu beharko dira, bertan adierazten diren garbiketa- eta desinfekzio-alderdi orokorrei jarraituz, eta Osasun Sailak horretarako emandako eta bere web-orrian argitaratutako jarraibideen arabera.»


Azterketa dokumentala