Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2020ko apirilaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1779

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 21500/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa (2000ko PZL).

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa. Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 21500/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko Pzl).

Errekurtsogilea: Raquel Colmenarejo Vicente.

Abokatua: Miguel Angel Lusa Sobron.

Prokuradorea: Emma Guerrero Azañedo.

Errekurritua: Fiskaltza.

Gaia: guraso-ahala kentzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2020-02-21ean. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Ezesten dut Raquel Colmenarejo Vicenteren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2019ko urriaren 22an, Donostiako lehen auzialdiko 6 zenbakiko epaitegiko epaile-magistratuak 464/2019 autoetan emandako epaiaren aurkakoa, eta epai hori berresten dut. Gora-jotze honen kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiot.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sala honetan, hogei eguneko epean, Pzlren 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, Pzlren 469. artikuluan jasotako kasuetan, eta, gainera, kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, Pzlren 477.2 artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurka, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 1858000012150019. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (Bjloren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Carlos Enrique Gomez Gomez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (Pzl) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia / San Sebastián, 2020ko martxoaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala