Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2020ko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1748

47/2020 DEKRETUA, martxoaren 24koa, «Universitario Bilbao Rugby» kirol kluba herri-onurakotzat deklaratzekoa.

«Universitario Bilbao Rugby» kirol-kluba CD0000260 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta Bilboko Salou kalea 1n, du helbide soziala. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da herri-onurakotzat deklaratzea, kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Izan ere, kirol-klubak bete egiten ditu herri-onurakotzat deklaratua izateko eskakizunak. Eskakizunok arau hauetan agertzen dira: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengo batzuetan, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa baita dekretu hori. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri-onurakotzat jotzea «Universitario Bilbao Rugby» kirol-kluba (CD0000260 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan), hauxe iritzita: bere funtzioak garatuz, mesede egiten diola Euskadiren interes orokorraren sustapenari. Horrela, bada, Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 24a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala