Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2020ko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1746

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2020ko otsailaren 18koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hauek betetzeko: Hezkuntza Sailaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratuetako zuzendari-lanpostuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak aurkitu dira Lanbide Heziketako sailburuordearen 2020ko otsailaren 18ko Ebazpenean (ebazpen haren bidez, deialdi bat egiten da izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hauek betetzeko: Hezkuntza Sailaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratuetako zuzendari-lanpostuak. Ebazpen hura 2020ko martxoaren 6ko EHAAn argitaratu zen, 46. zenbakian. Akats hori zuzendu egiten dira jarraian.

Hirugarren artikuluaren («Parte hartzeko eskabideak») 3. apartatuan, 2020/1394 (4/3) orrialdean

Honela dio:

«3.– Lanbide Heziketako sailburuordeari zuzenduta aurkeztuko dira eskabideak. Gainerako agiriekin batera aurkeztuko dira, ahal dela Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzen erregistroetan, lanpostua eskatu den ikastetxeari dagokion hartan, edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehazten diren tokietan eta eran (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena».

Baina honela esan behar du:

«3.– Lanbide Heziketako sailburuordeari zuzenduta aurkeztuko dira eskabideak. Gainerako agiriekin batera aurkeztuko dira, ahal dela Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzen erregistroetan, lanpostua eskatu den ikastetxeari dagokion hartan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten diren tokietan eta eran».

Hirugarren artikuluaren («Parte hartzeko eskabideak») 1. apartatuan, argitaratu ez den eranskin bat aipatzen da. Beraz, eranskin hori ere argitaratzen da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala