Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2020ko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1745

AGINDUA, 2020ko martxoaren 17koa, Agindu honen huts-zuzenketa egiten duena: Hezkuntzako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Agindua, zeinaren bitartez iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeetan izaera bereziko irakasle-lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Goiburuan aipatutako Aginduan (2020ko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 49. zk.) akatsak aurkitu direnez, zuzendu egingo dira. Zehazki, akatsak aurkitu dira bi plaza eskuratzeko betekizuna zehaztean, kontuan hartuta dekretu hauetan xedatutakoa: abenduaren 17ko 203/2019 Dekretua, zeinaren bidez maisu-maistrentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta azaroaren 19ko 182/2019 Dekretua, zeinaren bidez, onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako – maisu-maistren kidegoetako izan ezik – lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda.

Era berean, zuzendu egin da Gipuzkoako UHEIn zientzia eta teknologiaren arloko espezialitatean eskainitako plaza kopuruetan eman den transkripzio-akatsa.

Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gasteizko Samaniego IPIko (Ibiltaria) ale espezialitateko lanpostura sartzeko betekizunean aurkitutako omisio-akatsa zuzentzea. Akats hori 2020/1478 (30/25) orrialdeko «beste betebeharrak» ataleko II-1 eranskinean dago jasota, eta honako hau adierazi behar da:

«L.S. 3»

Bigarrena.– Bizkaiko UHEIren Informatika espezialitateko lanpostura sartzeko eskakizunean antzemandako akatsa zuzentzea, II-2 eranskinean, 2020/1478 (30/27) orrialdean, «Beste betebeharrak» atalean. Hain zuzen ere, honela dioen lekuan:

«A»

Honela esan behar du:

«C (Gaitasun nahikoa izatea, baliabide telematikoen bidez eta ikasteko eta ebaluatzeko prozesuak diseinatzeko; ikasteko plataformak kudeatzeko; eXelearning egiletza-tresnen bidez, edukiak eta prestakuntza-baliabideak garatu eta argitaratzeko)»

Hirugarrena.– Gipuzkoako UHEIren zientzia eta teknologiaren arloko espezialitatean adierazitako plaza kopuruan antzemandako akatsa zuzentzea. Akats hori II-2 eranskineko 2020/1478 (30/27) orrialdean dago, «Plaza kopurua» atalean, eta honela dioen lekuan:

«1»

Honela esan behar du:

«2»

Laugarrena.– III. eranskinean («Beste betekizun batzuk egiaztatzea») aurkitutako omisioa zuzentzea, eta eranskinaren amaieran honako hau jasotzea:

«6.– Gaitasun nahikoa, izatea baliabide telematikoen bidez eta ikasteko eta ebaluatzeko prozesuak diseinatzeko; ikasteko plataformak kudeatzeko; eXelearning egiletza-tresnen bidez, edukiak eta prestakuntza-baliabideak garatu eta argitaratzeko: adierazitako gaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala