Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2020ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1680

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 672. ikastarotik 675. ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek emateko: produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 672. ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: produktu fitosanitarioak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 673. ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Garain emandakoa: produktu fitosanitarioak aplikatzekoa berriztatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 674. ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Arkautin emandakoa: produktu fitosanitarioak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 675. ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira lau ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bidez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 672. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

2.– 673. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

3.– 674. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

4.– 675. ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendetan dauden pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 10a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala