Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1625

IRAGARKIA, epaiketa-kostuen kondena dela-eta ordaintzeke dagoen zorra premiamendu bidera jo baino lehen norbere borondatez ordaintzeari buruzkoa.

39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, egin ezin izan diren jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz egingo dira.

Horregatik, jarraian aipatzen diren egintzak ezin izan direnez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, eta argitalpen-egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.

Honen bidez jakinarazten da ordaintzeke dagoen zenbatekoa iragarki hau argitaratzen denetik 30 eguneko epean ordaindu behar dela.

Espedientearen zenbakia aipatuaz egin beharko da diru-sartzea, ondoko banketxe eta kontu korrontean:

KUTXABANK – Kontu zk. IBAN ES34 2095 0611 0091 0057 3163.

Aipatutako epean ordaindu ezean, zenbatekoa betearazpen-bidearen bitartez bilduko da, indarrean dauden xedapenei jarraiki, kasuan kasuko errekarguekin.

Interesdunei jakinarazten zaie espedienteak Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian (Araba kalea 45, Gasteiz) eskuragarri dituztela egintzaren eduki osoaren berri izateko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aurrekontu Kudeaketarako zuzendariordea,

CAROLINA ORTEGA ORTEGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala