Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1620

JAKINARAZPENAK, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoa.

Jarraian adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egin nahi izan dira, baina Administrazio honi egotzi ezinezko arrazoiak direla medio, ezin izan zaie jakinarazpenik egin pertsona interesdunei.

Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla–, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.

Epe horretan inor agertzen ez bada, egindakotzat joko da erantsitako zerrendan jasotako espedienteei dagokien administrazio-egintzaren jakinarazpena, legezko ondorio guztiekin, agertzeko finkatu den epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 26a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FCO. JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala