Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2020ko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1613

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, Abanto Zierbenako (Bizkaia) El Campillo industrialdeko 9.1.2 lurzatiari dagokion lurzoruaren kalitatea deklaratzen da.

Ezin izan zaie eranskinean agertzen den interesdunei ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Eskura dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa, zeinaren bidez deklaratzen baita Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) El Campillo industrialdeko 9.1.2 partzelari dagokion lurzoruaren kalitatea, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozeduraren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ingurumena: Donostia kalea 1, 01010.

Jakinarazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 10a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria ez dagoelako (apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria).

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala