Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1570

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira erabilera turistikoko etxebizitzei aplikatu beharreko udal-araudiaren ez-betetzeak (erregistro-zenbakia: ESS00337, ESS01472)

Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea erabilera turistikoko etxebizitzei aplikatu beharreko udal-araudiaren ez-betetzeei buruzko txostenak (ez-betetze horiek berekin dakarte deklaratutako turismo-jarduerarekin jarraitu ezina); horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

EGINTZAREN LABURPENA

Jardueren titularrei helaraztea udalak egindako aurkako txostenak, erabilera turistikoko zenbait etxebizitzari buruzkoak.

Hamabost egun balioduneko epea ematea txostenaren eduki osoa ikusteko eta beren eskubideak eta interesak defendatzeko alegazioak aurkezteko, sail honen lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSE ZURRO TOBAJAS

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala