Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1558

EDIKTUA, 304/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: filiazioari buruzko 304/2019 apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Juan Bosco Soria Somoza.

Alderdi apelatua eta apelatua: Candy Daniela Delgado Argandoña eta Yber Bascope Moron.

Gaia: filiazioa.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

EPAIA: 48/2020

Lehendakaria: M.ª Elisabeth Huerta Sanchez andrea.

Magistratuak:

Leonor Cuenca García andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbao, 2020ko otsailaren 20a.

Probintzia Auzitegi honetako Bosgarren Sekzioak apelazio-izapideetan ikusi ditu Getxoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian filiazioari buruz bideratu den 220/18 judizioaren autoak. Honako hau da demandatzailea: Juan Bosco Soria Somoza, Beatriz Otero Mendiguren prokuradoreak ordezkatzen duena eta Javier Viaña de la Puente letraduak defendatzen duena. Eta honako hauek dira demandatuak: Yber Bascope Morón eta Candy Daniela Delgado Argandoña, biak auzi-ihesean. Fiskaltzak ere demandatu gisa jarduten du. Auzialdi honetako txostengilea Magdalena García Larragan magistratua da.

EPAITZA

Ezesten dut Juan Bosco Soria Somozaren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa Getxoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak, 2018ko azaroaren 23an, 220/18 hitzezko judizioan eman zuen epaiaren aurka. Horrenbestez, ebazpena berresten da, eta apelatzaileari ezartzen zaizkio bigarren auzialdi honetako kostuak.

Errekurritzeko eratutako gordailua galduko du.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, baina kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan (PZL, 477.3 artikulua). Kasu horretan, errekurtso berezia ere aurkeztu ahal izango litzateke sala berean, prozesuan arau-haustea egoteagatik (PZL, azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtso bat edo bestea idazki bidez aurkeztuko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4738 0000 00 030419. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak prestatzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio, eta horren bidez, behin betiko epaia eman, agindu eta izapidetzen dugu.

Yber Bascope Moron apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2020ko otsailaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala