Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1552

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 27koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen 2019ko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2019ko ekainaren 3ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru kopurua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.

ERANSKINA
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala