Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1548

37/2020 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez aitortzen baita onura publikokoa dela «Juneren Hegoak» elkartea –Gaixotasunak dituzten haurrei eta haien familiei laguntzeko elkartea–.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Gaixotasunak dituzten haurrei eta haien familiei laguntzeko «Juneren Hegoak» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, egiten dituen jarduerengatik: seme-alabengatik heriotza- edo dolu-esperientzia bizitzen ari diren eta zaurgarritasun-egoeran dauden familiei laguntzea eta orientabidea ematea.

Gaixotasunak dituzten haurrei eta haien familiei laguntzeko «Juneren Hegoak» elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/G/17785/2013 zenbakiarekin, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak 2013ko irailaren 6an emandako Ebazpenaren arabera.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan gauzatzen ditu bere jarduerak.

Eratu zenetik, Gaixotasunak dituzten haurrei eta haien familiei laguntzeko «Juneren Hegoak» elkarteak bere helburu nagusiak lortzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egiten ditu: zaurgarritasun-egoeran dauden eta haurren gaixotasun-, heriotza- edo dolu-esperientzia bizitzen ari diren familiei laguntzeko sare bat sortzea, haien bizi-kalitatea hobetuz eta erreferentzia-puntu bat izatea lortuz, bai eta errealitate hori gizarteari hurbiltzea ere.

Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onura publikoaren aitormena Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– proposatuta. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta erakundeei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, erakunde eta entitate interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Gaixotasunak dituzten haurrei eta haien familiei laguntzeko «Juneren Hegoak» elkartea, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/17785/2013 zenbakiarekin inskribatuta baitago, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitormen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala