Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1542

AGINDUA, 2020ko martxoaren 4koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketarako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen baitira, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik edota hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko. Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez egin zen lehiaketa horren deialdia.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), berariazko lehiaketaren deialdia egin zen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik edota hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.

Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Erregelamendua onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– Jaun-andre hauek izendatzea Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez iragarritako berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:

Batzordeburua:

Titularra: Isabel Gabriel Bellido.

Ordezkoa: María Asunción Landaida Foruria.

1. bokala:

Titularra: Iñigo Cortazar Ibañez.

Ordezkoa: Virginia Barinaga Rementería.

2. bokala:

Titularra: Silvia García Vicario.

Ordezkoa: Gloria Fernández Alvarez-Acevedo.

3. bokala:

Titularra: Mikel Montoya Arroniz.

Ordezkoa: Alejandro Gostín Sainz.

4. bokala:

Titularra: Guiomar González Callejas.

Ordezkoa: Pedro Iglesias Guerra.

Idazkaria:

Titularra: Raquel Ochoa Quintanilla.

Ordezkoa: Izaskun Reyes Echezarreta.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala