Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2020ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1540

130/2020 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeina Antonio Otegui Recio jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan Zumarragako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena errebokatzeko baita.

252/2019 Ebazpenaren bidez, Antonio Otegui Recio jauna izendatu zen Zumarragako Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Antonio Otegui Recio jauna Zumarragako Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana errebokatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2020ko otsailaren 21a.

GoierrI-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala