Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2020ko martxoaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1471

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 28koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen baitira helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka.

2019ko abenduaren 30eko EHAAn, HABEko zuzendariaren 2019ko abenduaren 17ko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez deialdia egiten baitzen helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka emateko.

2020ko otsailaren 25eko bileran, Hautapen-batzordeak zehatz-mehatz aztertu zituen aurkeztu diren eskabideak. Ondoren, erabaki zuen Zuzendaritza honi bidaltzea beka horiek esleitzeko proposamena, bai eta ordezkoak izendatzeko proposamena ere, ebazpenaren VIII.4 oinarria betez.

Hautapen-batzordearen proposamenak ikusita, deialdiaren IX. oinarrian aurreikusitakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hautagai hauei ematea helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekak:

– Bilbao Alcibar, Ainara.

– Olaizola Gorrotxategi, Itziar.

Bigarrena.– Ordezkoak izendatzea, izendatutako hautagaiek esleipenoi uko egiten badiete edo deialdi-ebazpenean aurreikusitako beste gertakariren bat tartean dela beka onartzen ez badute, hurrenkera honen arabera:

– Zubiaurre Otamendi, Maddi.

– Azpillaga Olaizola, Xabier.

– Gutierrez Pozuelo, Ekaitz.

– Hiribarnegarai Zuazo, Unai.

– Zubiaurre Otamendi, Urt.

Hirugarrena.– Interesdunei jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakiokeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2020ko otsailaren 28a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala