Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2020ko martxoaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1467

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, diru-baliabideak esleitzen dira 2020 urtean desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak finantzatzeko, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko otsailaren 25eko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, zenbait baliabide ekonomiko esleitu ditu zehazki desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak finantzatzeko, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Gauzak horrela, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) apartatuan xedatutakoarekin bat (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez esleitzen baitira zenbait diru-baliabide desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak finantzatzeko, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Erabakia ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Bigarrena.– Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA 2020KO EKITALDIAN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK ENPLEGU-ZENTRO BEREZIETAN LANERATZEKO LAGUNTZAK FINANTZATZEKO, URRIAREN 29KO 168/2019 DEKRETUAN AURREIKUSITAKOARI JARRAITUZ. DEKRETU HORREN BIDEZ, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONEN ENPLEGAGARRITASUNAREKIN LOTURIKO PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK ETA ENPLEGU ZENTRO BEREZIEN EUSKAL ERREGISTROA ARAUTZEN DIRA.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituenak (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.) (hutsen zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.), honako hauek arautzen ditu II. kapituluko 3. atalaren 1. azpiatalean: Desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak enplegu-zentro berezietan mantentzeko laguntzak (desgaitasuna duten pertsonen soldaten kostua finantzatzea, kontratu bakoitzaren indarraldian).

Dekretu hori izaera orokorreko xedapenena da, indarraldi mugagabekoa. Dekretu horren 37. artikuluak ezartzen duenaren arabera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren bidez ezarriko da urtero aipatutako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa.

Desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzea finantzatzeko laguntzak (lanpostuak mantentzeko) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2020rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Plan hori erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2019ko azaroaren 13ko bileran hartutako erabakiaren bidez. Era honetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak ezarritakoa betetzen da.

Hori dela-eta, dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den aipatutako urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa, bai eta zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartu dira, eta horietan laguntza horiek finantzatzeko kreditua aurreikusten da.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta. 2020ko otsailaren 25eko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Baliabide ekonomikoak esleitzea 2020 urterako, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak enplegu-zentro berezietan mantentzeko laguntzak finantzatzeko. Dirulaguntza horiek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. atalaren 1. azpiatalean arautzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen duen Dekretuan, alegia. Baliabide ekonomiko horiek, guztira 50.600.000 eurorenak izango dira.

Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa edo, indarrean dagoen legeriaren arabera, aurrekontu-aldaketak onartzen badira, gehikuntzaren ondoriozkoa, eta horri publizitatea emango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.


Azterketa dokumentala