Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1455

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-22/2019-S zehapen-prozeduran egin duen ebazpena.

Goian aipatutako ebazpena ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi Y1396391Y AIZ duen pertsonari. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientean ebazpena egin dela arau hauste sanitario bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 600 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasun sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabete bateko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat etorriz. Espedientea Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango dute (Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa – Bilbao; tel.: 94 403 15 87).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa hurrengo epean egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, gora jotzeko errekurtsoa ezetsi delako berria jasotzen dutenean, ezesten bada, behintzat.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2020ko otsailaren 27a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala