Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1445

AGINDUA, 2020ko otsailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kide kargutik kentzen baitira.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta BIGEren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Isabel Puente Martínez andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea; orain arte, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan da.

Bigarrena.– Susana Aribayos Gutiérrez andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide Ana Isabel Puente Martínez andrearen ordezko kargutik, zeina Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan baita.

Hirugarrena.– Susana Aribayos Gutiérrez andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan dadin, Ana Isabel Puente Martínez andrearen agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.

Laugarrena.– María Victoria Piñero Felices andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide Susana Aribayos Gutiérrez andrearen ordezko, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkarien taldetik.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala