Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1443

AGINDUA, 2020ko otsailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Gernika-Lumon (Bizkaian) dagoen «Juli Foruria» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularrak den Julia Foruria Laucirica andereak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Juli Foruria» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna Julia Foruria Laucirica andereak dauka eta aurrerantzean Ana María Foruria Laucirica andereak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Gernika-Lumoko udalerriko San Jose kaleko 2. zenbakian. Kode-zenbakiak: 014982 eta 48011354.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala