Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1442

AGINDUA, 2020ko otsailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Bilbon (Bizkaia) dagoen «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularra den «Congregación del Sagrado Corazón de Jesús» erakundearen legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Congregación del Sagrado Corazón de Jesús» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Fundación Educativa Sofía Barat» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Bilboko udalerriko Artazu Bekoa kaleko, 45. zenbakian. Kode-zenbakiak: 014689 eta 48002432.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2020ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala