Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
1431

HUTS-ZUZENKETA, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren Aginduarena, zeinaren bidez zuzentzen den 2020ko otsailaren 12ko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren Agindua, zeinaren bitartez «Oteitza Lizeo Politeknikoa» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaion Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren, eta Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 20ko Aginduaren argitalpenean. Aipatu Aginduaren bitartez baimena ematen zaio «Oteitza Lizeo Politeknikoa», titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko. Agindua argitaratu da 2020ko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian 40.zk.

Dokumentu guztian «Oteitza Lizeo Politeknikoa» ikastetxeari buruzko aipamenak, «Oteitza Politeknikoa» izenaren bidez ordezkatuko dira.


Azterketa dokumentala