Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1426

140/2020 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Horren bidez Elisa Isabel Fernández Tena andrea Erditzeen gainbegirale kargutik kendu egin da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

641/2018 abuztuaren 22ko Ebazpenaren bidez, Elisa Isabel Fernández Tena andrea Erditzeen Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Elisa Isabel Fernández Tena andrea Erditzeen Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko martxoaren 2an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro (Gipuzkoa), 2020ko otsailaren 18a.

Debabarreneko ESIko zuzendari gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala