Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1425

438/2020 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Miren Aintzane Euba López andrea izendatzen da aldi baterako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pediatria Zerbitzuko (Neonatologia atala) atalburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

1242/2018 EBAZPENA, 2018ko apirilaren 11koa, Arabako ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pediatria Zerbitzuko (Neonatologia atala) atalburu lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko dei egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Miren Aintzane Euba López andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pediatria Zerbitzuko (Neonatologia atala) atalburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan zein azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denari jarraiki, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Aintzane Euba López andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pediatria Zerbitzuko (Neonatologia atala) atalburu izendatzea.

Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko otsailaren 17a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere, kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonez gero, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluko 6.atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 14a.

Zuzendari gerentea,

JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala