Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2020ko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1424

90/2020 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, M.ª Teresa Conde Gonzalez andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Leintzeko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena errebokatzeko dena, berak hala eskatuta.

99/2017 Ebazpenaren bidez, M.ª Teresa Conde Gonzalez andrea izendatu zen Leintzeko Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Teresa Conde Gonzalez andreari Leintzeko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana errebokatzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko martxoaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arrasate, 2020ko otsailaren 14a.

Debagoieneko ESIko zuzendari gerentea,

LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.


Azterketa dokumentala